Abian da Bizilabe Tolosaldea, eskualdeko gazteen artean zientzia eta teknologia bultzatzeko aisialdiko ekimen berria
Izen-ematea zabalik!
Izena emateko FORMULARIOA
OHARRA: COVID-19k eragindako egoeraren aurrean, osasun-agintariek ezarritako babes-neurri guztiak hartuko dira, eta gazteak babestuta izango dira.
2020-2021 ikasturtean, Bizilabe Tolosaldea aisialdi-eskaintza jarriko da martxan Tolosaldeko udalen eta Tolosaldea Garatzenen zein Elhuyarren eskutik. Eskualdeko gazteek (2007-2010 jaioak) zientziarekiko eta teknologiarekiko interesa eta motibazioa, ekintzailetasuna eta sormena landuko dute bertan. Horretarako, tailerretan parte hartu eta proiektuak egingo dituzte, STEAM (Science, Technology, Engineering, Art and Mathematics) arloetako profesionalekin eta hezitzaileen laguntzarekin, haien gaitasunak garatu eta jabekuntzan aurrera egiteko.
Bestalde, eskualdeko industria-sektorea sustatzeko, eta bestetik, teknologiaren eta teknikaren alorrean kualifikazio handiko profesionalak sortzeko apustua egiten du proiektuak.
Bizilabe, Elhuyarrek 2011tik martxan duen gazteentzako ikerketa-zentroen sarea da. Bilbon, Nerbioi-Ibaizabaleko herrietan eta Debebarreneko herrietan du eskaintza, eta, esan bezala, 2020-2021 ikasturtean, Tolosaldera iritsiko da. Proiektua abiatzeko, eskualdeko bi hirigune nagusietan irekiko dira Bizilabe zentroak, Tolosan eta Villabonan, alegia. Tolosako kasuan, Tolosaldea Lanbide Heziketa Institutuak berritu berri duen instalazioetan gauzatuko dira ekintzak eta, Villabonako kasuan, Gaztelekuan egingo dira. Bietan eskaintza bera izango da.
Hona hemen xehetasunak:
TOLOSA
- NON: Tolosaldea Lanbide Heziketa Institutua. Santa Luzia, 17, 20400 Tolosa
- NOIZ: Ostegunetan, 2020ko urriaren 8tik 2021eko ekainaren 17ra
- 2009-2010ean jaioak: 17:15 – 18:45
- 2007-2008an jaioak: 18:45 – 20:15
- PREZIOA: 10 € hilean
VILLABONA
- NON: Gazteleku. Nagusia 79. 20150 Amasa-Villabona
- NOIZ: Asteartetan. 2020ko urriaren 6tik 2021eko ekainaren 15era
- 2009-2010ean jaioak: 17:15 – 18:45
- 207-2008an jaioak: 18:45 – 20:15
- PREZIOA: 10 € hilean
Zabalik da jada Bizilabe Tolosaldea 2020-2021 eskaintzan izena emateko epea, Bizilabe Tolosaldearen webgunean.
Guztira, 30 plaza eskainiko dira Tolosan eta beste 30 Villabonan. Izen-emateek eskainitako plaza-kopurua gaindituz gero, itxaron-zerrenda osatuko da. Bestalde, izena ematerako orduan, honako lehentasunezko irizpideak kontuan hartuko dira: izen-emateen hurrenkera, genero-aniztasuna (40/60 ordezkaritza) eta eskualdeko herrien arteko aniztasuna, biztanle-kopurua kontuan izanik (plazen herena Tolosakoentzat izango da, beste herena Villabonakoentzat eta beste herena gainerako herrietakoentzat).
Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioaren eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren laguntzarekin egina (FECYT)
Babesleak: