2021/05/24
Adunako gazteek zientzia-bizipenak izan dituzte joan den larunbatean
Joan den larunbatean, maiatzak 22, gazteentzako zientzia- eta teknologia-tailerrak eskaini dira Adunan, Tolosaldea Garatzenek eta Elhuyarrek martxan jarritako Bizilabe Tolosaldea ekimenaren baitan.

Zientzia- eta teknologia-tailerrak antolatu dituzte. Zientzialariek eskainitako zientzia eta teknologia gaietara hurbildu dira eskualdeko neskak eta mutilak, eta esperimentatzeko aukera izan dute.
10-14 urteko hainbat gazte hurbildu dira bertara, ikerketa bizitzera.