2021/06/07

Bizilabe Tolosaldea: 2021-2022 ikasturteko zientzia-jardueretan izena emateko epea ireki da

10-14 urte bitarteko gazteentzako aisialdi-eskaintza da Bizilabe. Urrian hasita, tailerretan parte hartu eta proiektuak egingo dituzte, STEAM (Science, Technology, Engineering, Art and Mathematics) arloetako profesionalekin. Inguruko profesionalak ezagutzearekin batera, enpresa eta ikerketa-zentroak bisitatzeko aukera ere izango dute.
Bizilabe Tolosaldea: 2021-2022 ikasturteko zientzia-jardueretan izena emateko epea ireki da

Eman izena Tolosaldeko Bizilaben!


EGUTEGIA

Urritik aurrera. 

 

AMASA-VILLABONA: asteartea

TOLOSA: osteguna

17:15 – 18:45

LH 5-6

LH 5-6

18:45 – 20:15

DBH 1-2

DBH 1-2

 

OHARRA

Bizilabe programa abenduaren bukaerara arte dago bermatuta 2021eko ekainean, eta parte-hartzaile kopuruaren arabera jarraituko du urtarriletik ekainera bitartean.

TOKIA

--> TOLOSA: Tolosaldea Lanbide Heziketa Institutua. Santa Luzia, 17, 20400 - Tolosa

--> VILLABONA: Gazteleku. Nagusia 79. 20150 Amasa-Villabona

PREZIOA

Kuota arrunta: 10 €, hilean (hilero egingo da kobraketa)

Eman izena Tolosaldeko Bizilaben!

Eusko Jaurlaritza
Tolosaldea Lanbide Heziketa-2