2021/10/08

Hasi da 2021-2022 ikasturtea Bizilabe Tolosaldean

Astearte eta ostegunetan, zientzia- eta teknologia-jarduerak egingo dituzte 10-14 urte bitarteko gazteek. Oraindik ere badago izena emateko aukera.
Hasi da 2021-2022 ikasturtea Bizilabe Tolosaldean

Abian da Elhuyarrek Tolosaldea Garatzenekin batera martxan jarritako Bizilabe Tolosaldeako ikasturte berria. BIgarren urtez, Tolosaldeko neska-mutilek zientzia- eta teknologia-jarduerak egingo dituzte Bizilabe Tolosaldearen aisialdi-eskaintzan.

Urritik maiatzera STEAM arloko hezitzaile baten gidaritzapean arituko dira lanean. Lehenengo hiruhilekoan, denetariko zientzia- eta teknologia-jarduerak egingo dituzte, diziplina desberdinak ezagut ditzaten. Urtarriletik aurrera, berriz, proiektu bat garatuko dute taldeka, eta zenbait ikertzaile profesionalen bisita jasoko dute horretarako.

Ohiko eskaintzaz gain, urtean zehar zenbait ekimen egingo dira: Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna, asteburuetako tailerrak, Bizilabe azoka, Bizilabeko gazteen topaketa, etab.

Oraindik ere baduzu izena emateko aukera; beraz, animatu, eta eman izena FORMULARIO hau betez!

https://labur.eus/q318N

 

Eusko Jaurlaritza
Tolosaldea Lanbide Heziketa-2