2022/06/06
Tolosa eta Zizurkilgo Bizilabeko gazteak I. BIZILABE TOPAKETA azokan izan dira
Ekainaren 5ean, goizeko saioan (11:00 - 14:00), urtean zehar Bizilaben egindako lanak aurkeztu dituzte gazteek zientzia-azokan.
Tolosako eta Zizurkilgo Bizilabeko neska-mutilek atsegin handiz hartu dute parte Elhuyar Zientzia Azokaren baitan antolatutako I. BIZILABE TOPAKETAn, ekainaren 5ean. 33 gaztek, honako 13 proiektu zientifiko eta teknologiko hauek aurkeztu dituzte jendaurrean:
- Slime magnetikoa
- Kristalezko lorategia
- Errealitate birtualeko betaurrekoak
- L.A.L forest
- Kristalizazioa
- Araztegidun etxea
- Energia eolikoaren maketa
- Zianotipia
- Koloretako planetak
- Geoda arrautzak
- Plastilina eroalea
- Kristalizazioa
- Sumendia
Jende andana ibili da azokaren eremuan eta Bizilabeetako zein Elhuyarreko ordezkariak ere bertan izan dira. Gazte zientzialariek oso gustura eman dituzte azalpenak jendaurrean. Eta are gustura ibili ziren gazteentzat antolatutako jarduera zientifikoetan, eta esperimentu eta ginkana zientifiko-teknologikoetan.
Hemen argazkiak