Tolosaldeko saltokiek bat egin dute “Otsailaren 11 erakusleihoak” ekimenarekin
Tolosaldea Garatzenek eta Elhuyarrek, eskualdeko udalekin eta Tolosa&Co eta Oria merkatari-elkarteekin elkarlanean, “Otsailaren 11 erakusleihoak” egitasmoa jarri dute martxan Tolosaldeko 22 dendatan, emakumeek zientziaren eta teknologiaren arloan egin duten lana ezagutarazteko.
Bizilaberen barruan kokatzen da ekimena, hau da, gazteentzako jarduera zientifiko eta teknologikoak egiteko aisialdi-jardueren eskaintzaren barruan.
Guztira, Bilboko, Elgoibarko, Donostiako eta Tolosaldeko 98 dendak parte hartuko dute ekimenean. Euskadi mailako kanpaina otsailaren 11n hasiko da, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunean. Tolosaldean, eskualdeko 22 saltokik apainduko dituzte erakusleihoak.
Establezimendu bakoitzari emakume zientzialari bat eskainiko zaio, zientzialari horri buruzko ilustrazioekin eta informazioarekin batera. Guztira 12 emakume omenduko dira. Dendariek, gero, egokitu zaien zientzialariaren ikerketa-lanean inspiratuta apainduko dute erakusleihoa. Hala, beraz, emakume zientzialarien bizitzaren eta lanaren dibulgatzaile bihurtuko dira dendariak, eta emakumeek zientziari egin dioten ekarpena ikusarazten lagunduko dute.
Emakume ikertzaile horien ilustrazioak Bizilaberen webgunean eskegiko dira, beren lanari buruzko informazioarekin batera; informazio horretan, ikertzaileen bizitza, ibilbidea eta aurkikuntzak biltzen dira.
Hemen emakume horiei buruzko datuak eta kartela deskargatzeko aukera.
Hauek dira “Otsailaren 11 erakusleihoak” ekimenean parte hartuko duten saltokiak:
Tolosa
- DANDAKA
- OSKIA KARRERA
- KOINOBORI SUSHI TABERNA
- Salaberri perfumería drogueria
- ARANTXA Arraindegia
- ANM Arkitektura
- MIKEL ALTZARIAK
- RICHARD ARGAZKILARIAK
- Amets jostailudenda
- ARTEKARITZA ALDAMA TAPIA
- CENTRO DIETÉTICO
- CDI INFORMATIKA
- Aralart Decoración
- ELKAR
- Oyarzabal Muebles
- ZÜR studio
- FARMACIA AZPIROZ
- EL ATELIER
Villabona
- Garintza mertzeria
- EIZMENDI KIROLAK
- GALERIAS M.J
Ibarra
- L.M. Ileapaindegia
Hemen ekimenean parte hartu duten herrietako saltokien zerrenda eta informazioa.
Erakunde sustatzaileak
Elhuyar eta Tolosaldea Garatzen
Laguntzailea
Eusko Jaurlaritza