2022/04/08

Zizurkilgo gazteek Fraisorora eta Tolosakoek Domotek 3D enpresara egin dituzte bisitak

Zizurkilgo gazteek Fraisorora eta Tolosakoek Domotek 3D enpresara egin dituzte bisitak

Tolosaldeko Bizilabeko 46 gazte, STEM profesionalen eremura joan dira bisitan. Horrela, Zizurkilgo gazteak Fraisoro ingurumen eta nekazal laborategian izan dira apirilaren 5ean, eta Tolosakoak Domotek 3D enpresako jarduna ezagutu dute martxoaren 31n.

Fraisoro Nekazal Eskolan ikuilua, oilategia, untxitegia, baratzeak eta lorategiak ikusi eta bertan egiten dutena ezagutu zuten, eta Tolosako Domotek 3D enpresan, berriz,  3D irudiak nola diseinatzen diren erakutsi zien Koldok eta gazte bakoitzak bere giltzatakoa diseinatu zuen. Gero, Domotek enpresa erakutsi zien eta gazteek diseinatutako giltzatakoak inprimatu zituzten.
 
Lan ona, gazteok!