2021/02/17

Tolosaldeko saltokiek eta gazteek ‘Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunarekin’ bat egin dute

Otsailaren 17tik 28ra Tolosaldeko 34 saltokik euren erakusleihoa emakume ikertzaile baten omenez apainduko dute “#O11erakusleihoak” ekimenean. Bizilabe Tolosaldea ekimeneko gazteek emakume horiek aurkeztu eta esperimentuak egin dituzte bideo bidez.
Tolosaldeko saltokiek eta gazteek ‘Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunarekin’ bat egin dute

Gaur eman dute ekimenaren berri, Asteasun, eta bertan izan dira Pili Legarra, Asteasuko alkatea, Tolosaldea Garatzeneko udalerria,  Leire Ferro Leturia, Elhuyarreko teknikaria eta Bizilabeko Sugaar Zapirain eta Aizpea Lasa gazteak.

Otsailaren 11n, ospatu den Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunarekin batera, erakusleihoak apaindu dituzte Tolosaldeko 34 saltokik. Establezimendu bakoitza emakume zientzialari bati eskainiko zaio, eta zientzialariaren ilustrazioa eta informazioa erakutsiko dira bertan. Guztira 12 emakume omenduko dira. Gainera, zientzialariaren ikerketan inspiratuta apainduko da erakusleihoa. Horrela, merkatariak emakume zientzialarien bizitzaren eta lanaren dibulgatzaile bihurtuko dira, eta, gainera, emakumeek zientziari egin dioten ekarpena ikusarazten lagunduko dute. Horretarako, besteak beste, saltoki hauetan hainbat eskuorri banatuko dira, emakumeen ilustrazio eta aurkikuntzen laburpenekin.

Horrez gain, Bizilabe Tolosaldeako gazteek, Euskal Herriko gainerako Bizilabeetako gazteekin batera, COVID-19 egoerara egokitu eta hainbat ikus-entzunezko egin dituzte. Haietan, emakumearen istorioa aurkeztu eta bere ikerketa-gaiarekin zerikusia duten esperimentua egin dute. Gainera, esperimentu hauek egiteko gonbita luzatu dute, behar diren materialak eta pausuak ongi azalduz.  Pandemia gabeko urtean, saltokietan bertan egingo lituzkete esperimentuak.

Hauexek dira #O11erakusleihoak  ekimenean parte hartu duten saltokiak:

Alegia

  • Aikur

Asteasu

  • Coviran Asteasu
  • Javier Iraola Harategia
  • Aneli Ile Apaindegia Eta Estetika
  • Mattin
  • Ana Sarasua Farmazia
  • Axun Ileapaindegia

Irura

  • Bakarne Arrue
  • XARE okindegia
  • Attonaren Denda

Tolosa

  • Dandaka
  • Pasteleria Ibañez Gozona
  • Ubel
  • Xarma
  • Electrodomesticos Beotibar
  • Ipar Roller
  • Muñazabal
  • Josune Ileapaindegia
  • Imanna
  • Taller Merceria Karmele
  • Aralart Decoracion
  • Merceria Karmele
  • Berezi Tallas Especiales
  • Dentieder
  • Itsasargi Congelados
  • Mikel Altzariak
  • Kirei
  • Lenceria Ross
  • Zunzu

Villabona

  • Farmazia Berria
  • Basajaun Liburudenda
  • Garintza Mertzeria
  • Galerías M.J
  • Ifni

Parte hartu duten saltoki horiek Bizilaberen Otsailaren 11ren webgunean daude ikusgai. Tolosaldeko mapan kokatuta ere ikus daitezke saltokiak; horietan klik eginez, erakusleihoaren argazkia eta omendutako emakume ikertzailea zein den ikusteko aukera dago.

            

        

Hemen daude ekimen honetako argazki gehiago

Eusko Jaurlaritza
Tolosaldea Lanbide Heziketa-2