Tolosaldeko gazteek Bizilaberen 'Izan asmatzaile eta ikertzaile' programako tailerrak hasi dituzte
COVID-19ak eragindako momentua berezia eta aldakora da, baina gazteek eta begiraleek gogoz ekin diote ikasturteari. Aurtengo ikasturtea, beharrezko neurri guztiak hartuta, presentzialki eskainiko da; dena dela, egoerak horretara behartzen badu, prest dago online jarraitzeko ere.
Ordutegi hauetan izango dira saioak, 2021eko maiatza bitartean:
TOLOSA: ostegunetan
- 2009-2010ean jaioak (10-12 urte): 17:15 – 18:45
- 2007-2008an jaioak (12-12 urte): 18:55 – 20:25
VILLABONA: asteartetan
- 2009-2010ean jaioak (10-12 urte): 17:15 – 18:45
Hau ikasturteko programa da hau, eta edozein unetan eman daiteke izena FORMULARIO honetan. Animatu!
Tolodsaldeko Bizilabe zentroetan segurtasun-neurriak bermatzeko, neurri guztiak hartu dira eta eremu seguruak dira gazte eta begiraleentzat bai Tolosako bai Villabonako guneak.
Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioaren eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren laguntzarekin egina (FECYT)
Babesleak: