2021/05/07

Zientzia-bizipenak Adunan eta Amasa-Villabonan

Maiatzaren 21 eta 22an, Amasa-Villabonan eta Adunan, zientzia- eta teknologia-tailerrak eskainiko dira. Tolosaldea Garatzenek eta Elhuyarrek martxan jarritako Bizilabe Tolosaldea ekimenaren baitako jarduera da honakoa eta gazteen zientzia- eta teknologia gaiekiko zirrara piztea eta zientzialari-erreferenteak gerturatzea du helburu.
Zientzia-bizipenak Adunan eta Amasa-Villabonan

Antolatu dituzten zientzia- eta teknologia-tailerrak zientzialariek eskainiko dituzte eta 10-14 urte bitarteko gazteentzako jarduerak izango dira.

Zientzialariek gidatutako tailer hauen bidez, gazteak zientzia eta teknologia gaietara hurbilduko dira. Biologia, kimika, fisika edota teknologiarekin lotutako esperimentuak egingo dituzte, lagunartean eta aisialdian. Gainera, zientzia eta teknologiarekiko grina pizteko erreferenteek duten garrantzia kontuan izanik, gertu-gertutik zientzialariekin hartu-emana izateko aukera paregabea izango dute.

Izen-emateak maiatzaren 10etik 17ra

 

Maiatzak 21 (17:00-19:00) - Amasa-Villabona

  • Tokia: Berdura Plazan / Udaletxeko arkupeetan (euria egingo balu)
  • Adina:
  • LH 5-6 mailako gazteak: 17:00-18:00
  • DBH 1-2 mailako gazteak: 18:00-19:00

IZEN-EMATEAK: 

https://www.tolosaldeagaratzen.eus/agenda/bizilabe-tailerra-amasa-villabona/

Maiatzak 22 (10:30-12:45) - Aduna

  • Tokia: Plazan / Frontoian (euria egingo balu)
  • Adina:
  • LH 5-6 mailako gazteak: 10:30-11:30
  • DBH 1-2 mailako gazteak: 11:45-12:45

IZEN-EMATEAK:  Liburutegian edo kultura@aduna.eus helbide elektronikoan.

 

Eusko Jaurlaritza
Tolosaldea Lanbide Heziketa-2