2021/02/23

Zientzia-bizipenak Tolosaldeko herrietan

Martxoko ostiral eta larunbatetan zientzia- eta teknologia-tailerrak eskainiko dira Alegia, Alkiza, Asteasu, Berastegi eta Iruran. Tolosaldea Garatzenek eta Elhuyarrek martxan jarritako Bizilabe Tolosaldea ekimenaren baitako jarduera da honakoa eta gazteen zientzia- eta teknologia gaiekiko zirrara piztea eta zientzialari-erreferenteak gerturatzea du helburu.
Zientzia-bizipenak Tolosaldeko herrietan

Antolatu dituzten zientzia- eta teknologia-tailerrak zientzialariek eskainiko dituzte eta 10-14 urte bitarteko gazteentzako jarduerak izango dira.

Zientzialariek gidatutako tailer hauen bidez, gazteak zientzia eta teknologia gaietara hurbilduko dira. Biologia, kimika, fisika edota teknologiarekin lotutako esperimentuak egingo dituzte, lagunartean eta aisialdian. Gainera, zientzia eta teknologiarekiko grina pizteko erreferenteek duten garrantzia kontuan izanik, gertu-gertutik zientzialariekin hartu-emana izateko aukera paregabea izango dute.

Izen-emateak

Ez da aurretiazko izen-ematerik egin beharko. Dena dela, gune bakoitzaren aforoak mugatuko du parte-hartzaile kopurua.

HARTU PARTE!

EGUTEGIA

Martxoak 5 (16:30-18:30) - Alegia

  • Tokia: Plazan / Udaletxeko arkupeetan (euria egingo balu)
  • Adina: 10-14 urte

 Martxoak 12 (17:00-19:00) - Alkiza

  • Tokia: Plazan / Frontoian (euria egingo balu)
  • Adina: 10-14 urte

Martxoak 13 (11:00-13:00) - Irura

  • Tokia: San Miguel Plazan / Elizako portikoan, frontoian (euria egingo balu)
  • Adina: 10-12 urte

Martxoak 20 (17:00-19:00) - Asteasu

  • Tokia: Plazan / Gaztelekun (euria egingo balu)
  • Adina: 10-12 urte (17:00-18:00); 13-14 urte (18:00-19:00)

Martxoak 26 (16:30-18:30) - Berastegi

  • Tokia: Gaztelekuko terrazan / Udaletxeko arkupeetan (euria egingo balu)
  • Adina: 10-14 urte
Eusko Jaurlaritza
Tolosaldea Lanbide Heziketa-2