Ikasturteko programa

Bizilabe Tolosaldea: 2021-2022 ikasturteko zientzia-jardueretan izena emateko epea ireki da

10-14 urte bitarteko gazteentzako aisialdi-eskaintza, 2021-2022 ikasturterako.
Bizilabe Tolosaldea: 2021-2022 ikasturteko zientzia-jardueretan izena emateko epea ireki da

Izena emateko lehen txanda ekainaren 7tik 20ra izango da.

Ekainaren 20an izena eman duten horien artean, dauden tokiak banatuko dira. Tokiak beteko balira, itxaron-zerrenda sortuko da eta tokiak libre gelditzen badira, udan zehar ere izen-ematea zabalik geratuko da.


EGUTEGIA

Urriaren 4tik ekainaren 23ra izango da zabalik, egun eta ordutegi honetan:

 

AMASA-VILLABONA: asteartea

TOLOSA: osteguna

17:15 – 18:45

LH 5-6

LH 5-6

18:45 – 20:15

DBH 1-2

DBH 1-2

TOKIA

--> TOLOSA: Tolosaldea Lanbide Heziketa Institutua. Santa Luzia, 17, 20400 - Tolosa

--> VILLABONA: Gazteleku. Nagusia 79. 20150 Amasa-Villabona

PREZIOA

Kuota arrunta: 10 €, hilean (hilero egingo da kobraketa)

Eman izena Tolosaldeko Bizilaben!