Tolosa - Villabona

IZAN ASMATZAILE ETA IKERTZAILE, ikasturteko zientzia eta teknologia programa

Eskolaz kanpoko eskaintza, 10-14 urte bitarteko Tolosaldeko neska-mutilentzat. 2020-2021 ikasturtean tailerretan parte hartu eta proiektuak egingo dituzte, STEAM (Science, Technology, Engineering, Art and Mathematics) arloetako profesionalekin eta hezitzaileen laguntzarekin, haien gaitasunak garatu eta jabekuntzan aurrera egiteko.
IZAN ASMATZAILE ETA IKERTZAILE, ikasturteko zientzia eta teknologia programa

Eman izena FORMULARIO honetan!

IKASTURTEKO TAILERRAREN EZAUGARRI ZEHATZAK

ADINA eta ORDUTEGIA

TOLOSA: ostegunetan

  • 2009-2010ean jaioak (10-12 urte): 17:15 – 18:45
  • 2007-2008an jaioak (12-14 urte): 18:45 – 20:15

VILLABONA: asteartetan

  • 2009-2010ean jaioak (10-12 urte): 17:15 – 18:45
  • 2007-2008an jaioak (12-12 urte): 18:45 – 20:15

EGUTEGIA

TOLOSA: 2020ko urriaren 8tik 2021eko ekainaren 17ra, ostegunetan

VILLABONA: 2020ko urriaren 6tik 2021eko ekainaren 15era, asteartetan

NON

TOLOSA: Tolosaldea Lanbide Heziketa Institutua. Santa Luzia, 17, 20400 - Tolosa

VILLABONA: Gazteleku. Nagusia 79. 20150 Amasa-Villabona

PREZIOA

Kuota arrunta: 10 €, hilean (hilero egingo da kobraketa)

IZEN-EMATEA

FORMULARIO honen bidez egingo da izen-ematea.

Ikasturte osoan zabalik egongo da izen-ematea, lekuak bete arte (gutxienez 5 eta gehienez 30). Edozein hilabetetako 20a baino lehen eman daiteke izena hurrengo hilerako. Izena behin ematea nahikoa izango da; baja emateko ere hilaren 20 baino lehen eman beharko da, bestela kobratu egingo da.

Lekuak beteta baldin badaude, itxaron-zerrendan jasoko dira izenak. Tailerretarako tokiak esleitzeko izen-ematearen ordenari jarraituko zaio, baina bi irizpide hauek hartuko dira kontuan:

1- genero-aniztasuna bermatuko da (40/60 ordezkaritza). 

2- Eskualdeko herrietako biztanle-kopurua kontuan hartuz eta herrien aniztasuna bermatzeko asmoz, eskainiko diren plaza-kopuruaren heren bat Tolosakoentzat izango da, beste heren bat Villabonakoentzat eta beste herena gainerako herrikoentzat.

GARRANTZITSUA

  • Lekua duten gazteen izen-ematea amaitutzat emango da ordainketaren ziurtagiria eskuratzen denean.
  • Izen-ematearen ordainketa itzuliko da tailerra bertan behera geratzen bada, soilik.
  • Tailerrean jarrera desegokia izateak kaleratzea ekar lezake.
  • Izen-emateak hemen aitortutako guztiaren onarpena dakar.
  • Bi tailerretan eman daiteke izena, baina lekurik ez badago, tailer batean bakarrik izena emandakoek izango dute lehentasuna.

Informazio gehiago

h.e.: bizilabe.tolosaldea@gmail.com

Telefono-zenbakia: 688 632 691