Bizilabeko gazteek Ainhoa Urkijo biologo laudioarraren bisita jaso dute

Ainhoa Urkijo, biologo Laudioarra, Bizilaben izan da. Ainhoak, tesia amaitu berri du. Agroekosistemek biodibertsitatean duten eragina eta paisaiaren ezaugarrien garrantzia aztertu ditu
"STEM objektuak" dinamikaren bidez, ikertzaileak ekarritako hiru eguneroko objektuk zein ikerketa-arlo iradokitzen dien galdetu die. Horrela ikusi dute zientzia eta eguneroko bizitzaren artean lotura estua dagoela. Erraz asmatu dute Ainhoa biologoa dela!
Ondoren, bere ibilbide akademiko eta profesionalari buruz hitz egin du. STEM arlo bat aukeratzeko arrazoiak azaldu eta bere eguneroko lana nolakoa den kontatu die. Bere esperientzian oinarrituta, zientzia, teknologia eta ingeniaritzaren aurrerapenean laguntzea zein interesgarria eta atsegina izan daitekeen nabarmendu du.
Horrez gain, bere zaletasunei buruz ere hitz egin du, gazteek STEM eta bizitza pertsonala uztartu daitezkeela ikus zezaten. STEM arloan, perfekzioaren gainetik, jakin-mina eta hobetzeko gogoa izatea dela garrantzitsuena azpimarratu du.
Azkenik, landareen atalak azaldu eta gazteek bikoteka landareak identifikatu dituzte. Herbario bat nola egin erakutsi die, eta bakoitzak bere herbarioa sortu du. Bisita inspiratzailea izan da, gazteak STEM mundura hurbiltzeko aukera paregabea. Eskerri asko Ainhoa!