2023/03/24

Laudioko Bizilabeko gazteek herriko Avacon software-enpresa bisitatu dute

Lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailako gazteak, neskak eta mutilak, herriko Avacon software-enpresara egin dute bisita joan den martxoaren 22an.
Laudioko Bizilabeko gazteek herriko Avacon software-enpresa bisitatu dute

Avacon software-enpresa Laudioko enpresa bat da; inguruko beste industria-enpresa batzuentzat egiten dute lan, haien jarduera-lanak hobetzeko helburuarekin. Diseinuak eta makinak egiteaz gain, momentu honetan adimen artifizialaren munduan sartzen ari dira. Adimen artifizialaren bilakaera, garrantzia eta erabilera modu praktikoan erakutsi diete guztiei, eta zenbait proba ere egin dituzte. Diseinurako bulegoak eta tailerra ikusi dituzte, baita pieza desberdinak sortzeko dauzkaten 3d inpresora eta laser ebakitzailea ere.

Bisitara Bizilabeko begiralearekin (Alazne) joan dira eta enpresako Susana Martínez eta Raúl izan dituzte gidari.

Bizipen aberasgarria izan da gazteentzat!