2025/04/22

Elgoibarko emakume zientzialariak herriko ikastetxeetan izan dira

Elgoibarko emakume zientzialariak herriko ikastetxeetan izan dira

Guztira, Elgoibarko 14 ikertzailek parte hartu dute bisita hauetan. Zientzia eta teknologia arloan egiten dute denek lan. Elgoibarko Ikastolan, Herri eskolan eta Institutuan izan dira eta 444 gaztek izan dute bisita hauetaz gozatzeko aukera.

Saio hauei hasiera emakume zientzialariek eman diete. Beren ibilbide profesional eta pertsonalaren berri eman diete gazteei. Hauek emakumeei galderak egiteko aukera izan dute, zuzeneko eta gertuko harremana sortuz, konfiantza giroan.

Izan ere, Bizilaberen helburuetako bat aurreiritzi eta estereotipoak haustea da, eta horretarako emakume erreferente errealak hurbiltzea.  Era berean, Elgoibarko zientzia eta teknologia arloetako lan-jarduera gertutik ezagutzeko aukera ematen du honek.

Emakumea ezagutzeaz gain, , Bizilabeko gidari, Saioa Aranburuk, Bizilaben egiten den jarduera batez gozatzeko aukera eman die gazteei. Kasu honetan, programazio-ariketa bat egin dute.

Parte hartu duten emakumeak:

  • Aitziber Gorostiza
  • Amaia Arregui
  • Amaia De Castro
  • Amaia Gabilondo
  • Amaia Kaltzakorta
  • Esther Velasco
  • Eva Rodriguez
  • Larraitz Alkorta
  • Miren Aguirre
  • Miren Flaño
  • Miren Otal
  • Mirentxu Landabru
  • Naroa Artazar
  • Naroa Artazar
  • Olatz Astigarraga
Eusko Jaurlaritza
Danobatgroup_2021
Alcorta Forging Group
Etxetar
Berkoa