Laudioko gazteek 'Vibrantz Performance Pigments' enpresa bisitatu dute

Laudioko Bizilabeko gazteek irteera egin dute aste honetan. 'Vibrantz Performance Pigments' enpresan bisita gidatua izan dute. Enpresa honek pigmentu urdina egiten du eta bertatik bertara ikusi ahal izan dute pigmentua lortzeko prozesu guztia.
Enpresaren historia ezagutuz hasi dute bisita. Jarraian laborategietara joan dira. Lehenik, pigmentua nola lortzen duten ikusi dute: mineral batetik erauzi, labean sartu, txikitu, etab. Ostean, lortutako pigmentu horren azterketa nola egiten den ikasi dute eta prozesuan zehar sortzen den ur-hondakina nola deskutsatzen duten azaldu diete.
Bizilabeko gazteei asko gustatzen zaie halako bisitak egitea. Oso garrantzitsua da hori. Izan ere, ikerketek erakusten dute gazteek aisialdian izaten dituzten zientzia eta teknologia-bizipenek eragina dutela etorkizuneko ikasketak aukeratzerako orduan. Gainera, ikasle gazteak ezagutzeak erreferente errealak hurbiltzea dakar eta honek euren burua etorkizunean ikasketa horietan kokatzen lagun dezake.