Ikasturteko programa

'Izan ikertzaile asmatzaile' ikasturteko tailerra Elgoibarko Bizilaben

2024ko urritik 2025ko maiatzaren amaiera arte zientzia eta teknologiako tailerrak Elgoibarko gazteentzat
'Izan ikertzaile asmatzaile' ikasturteko tailerra Elgoibarko Bizilaben

BIZILABE, zientziak, teknologiak eta aisiak bat egiten duten erreferentziazko lekua da, 10-16 urte bitarteko gazteentzat, Elhuyarrek eta Elgoibarko Udalak sustatuta.

Egunak: 2024ko urritik 2025eko maiatzaren amaierara.

Kokapena: IMH campusa. Azkue auzoa, 1, 20870 Elgoibar, Gipuzkoa

Ezaugarriak: Programaren ezaugarri eta azalpenak hauek dira

PREZIOA: hilabeteroko kuota izango da

  • Ohiko kuota: 18 €/hileko
  • Familia ugaria edo guraso bakarreko familia: 10 €/hileko
  • Familia ugaria izan ez da ere, bigarren seme edo alabaren izen-ematea: 10 €/hileko
  • Langabezian dauden pertsonen seme-alabak: 10 €/hileko
  • Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren edo izaera sozialeko beste edozein laguntzaren onuradunak: 4 €/ hileko

--> Kuota horiek % 90ean diruz lagunduta daude, eta deskontua aplikatuta dago prezioan.

--> Kuota-murriztapeneko kasuan, familia ugariaren, guraso bakarraren edo DBE-ren agiria izena ematen dutenean aurkeztu beharko dute helbide honetan (bizilabe-elgoibar@elhuyar.eus); bestela, kuota arrunta kobratuko da.

--> Kuota Elhuyarrek kobratuko du, izena emateko formularioan eman duten kontu-korrontearen zenbakian.

--> Itzulketak: aurkezpen-gutunean gurasoei mezu bat erantsiko zaie baja emateko epeak eta ordainketak zehaztuz. Ikasturteko ‘Izan asmatzaile eta ikertzaile’ programan baja eman nahi izanez gero, gurasoek zehaztutako datak baino lehenago jakinarazi beharko dute; bestela, hurrengo hilabetearen kuota kobratu egingo da.

IZEN-EMATEAK ETA LEKU-KOPURUA

  • Lehen irizpide moduan, epearen barruan izena eman dutenen artean, aurreko urtean parte hartu dutenek lehentasuna izango dute.
  • Ondoren, izen-ematearen ordenari jarraituko zaio, baina genero-aniztasuna bermatuko da (40/60 ordezkaritza).
  • Tokiak beteko balira, itxaron-zerrenda sortuko da. Talde horiek osatzen ditugunean, harremanetan jarriko gara, egoeraren berri emateko.
  • Ikasturtean zehar baja bat egoten bada, proportzio horiek (generoa) kontuan hartuko dira itxaron-zerrenda baldin badago, % 40tik ez jaisteko.

LEKU-KOPURUA: 15 gazte talde bakoitzeko, izen-emateko irizpideak jarraituz.

IZENA EMATEKO EPEA: bi aldi irekiko dira, lehena maiatzaren 13tik ekainaren 14ra, eta bigarrena ekainaren 15etik irailaren 13ra.

Eusko Jaurlaritza
Danobatgroup_2021
Alcorta Forging Group
Etxetar
Berkoa