Hasi da 2022-2023 ikasturtea Bizilabe Laudion
Abian da Elhuyarrek Laudioko Udalarekin batera martxan jarritako Bizilabe zentroa. Ikasturte osoan zehar, aurten lehendabiziko aldiz, Laudioko neska-mutilek zientzia- eta teknologia-jarduerak egingo dituzte Bizilabe Laudioko Izan ikertzaile, asmatzaile aisialdi-eskaintzaren bidez.
2022ko urritik 2023ko maiatzera STEAM arloko hezitzaile baten gidaritzapean arituko dira lanean. Lehenengo hiruhilekoan, denetariko zientzia- eta teknologia-jarduerak egingo dituzte, diziplina desberdinak ezagut ditzaten. Urtarriletik aurrera, berriz, proiektuak garatuko dituzte taldeka.
Ohiko eskaintzaz gain, urtean zehar zenbait ekimen ere egingo dira: Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna, ikertzaile profesionalen bisitak eta ikasturte-amaierako erakustaldia, besteak beste.
Oraindik ere baduzu izena emateko aukera; beraz, animatu, eta eman izena udaletxean.