2024/05/16

Bizilabeko gazteek euren proiektuak erakutsiko dituzte Elgoibarko III. Zientzia Azokan

Horrez gain, 10 bizipen zientifiko bizitzeko aukera izango da azokan: STEAM proiektuak, txikitxokoa, mekanismo eta makina errazak:, coding school bidezko programazioa, animalien lasterketa, ikastetxe bateko sute baten simulazioa, erronka teknologikoa: ilargi-egitura, zianotipia, “harrapatu txinpartak” ikuskizuna eta ginkana zientifikoa.
Bizilabeko gazteek euren proiektuak erakutsiko dituzte Elgoibarko III. Zientzia Azokan

Bizipen zientifikoak Elgoibarko herriari zabalduko dizkiete herriko haurrek datorren maiatzaren 18ko II. Zientzia Azokan. 11:00etatik 14:00etara izango da Lekuederren.

Guztira 30 postu egongo dira bertan, hala nola, Elgoibarko ikastetxeetako gazteen eta haurren proiektuekin, Bizilabe ekimenean parte hartzen duten haurren lanekin, Robotika ikastaroko ikasleen lanen postuak, stand profesionalak eta Lanbide heziketako ikastetxeen eta unibertsitateen postuak izango dira. 

Zientzia Azoka honen helburu nagusia da Elgoibarko umeek zientziaren eta teknologiaren arloan lantzen dituzten proiektuak herriari erakustea; baita ere, zientziarekin, teknologiarekin eta berrikuntzarekin lotutako balioak sustatzea eta gizartearen kultura zientifikoa handitzea. Horretarako, loturak sortu nahi ditugu hezkuntza-sistemaren, komunitate zientifikoaren, familien eta, oro har, gizartearen artean, zientziaren eta teknologiaren irudi errealistagoa emateko. Proiektu honen bidez, bizipen zientifikoak eskaini nahi dizkiegu Elgoibarko umeei eta gazteei, hezkuntza zientifikoan sakondu. 

Elgoibarko azokaren programa.

 

Eusko Jaurlaritza
Danobatgroup_2021
Alcorta Forging Group
Etxetar
Berkoa