2023/05/22

Elgoibarko Bizilabeko gazteek II. Zientzia Azokan hartu zuten parte

Bizipen zientifikoak zabaldu zizkieten Elgoibarko haurrek herritarrei pasa den maiatzaren 20ko II. Zientzia Azokan, Lekuederren.
Elgoibarko Bizilabeko gazteek II. Zientzia Azokan hartu zuten parte

Guztira, Elgoibarko gazte eta profesionalen 38 postu egon ziren bertan: Elgoibarko ikastetxeetako gazteen eta haurren proiektuak, Bizilabe ekimenean parte hartzen duten haurren ikasturteko proiektuak, Robotika ikastaroko ikasleen lanen postuak, stand profesionalak eta Lanbide heziketako ikastetxeen eta unibertsitateen postuak izan ziren. Elhuyarrek ginkana bat, teknologia tailerra eta esperimentuen tailerra ere eskaini zituen herriko  haurrentzat.

Bizilabeko 38 gaztek hartu zuten parte; Lehen Hezkuntzako 5. eta 6 mailako eta BDHko gazteak guztiak. Zientzia eta teknologiako arlo eta eduki desberdinetako proiektuak erakutsi zituzten.

Teknologiako, kimikako, programazioko, elektrizitateko, biologiako eta ekologiako proiektu hauek erakutsi zituzten:
  • Auto elektrikoa eta limoi bateria
  • Bioplastikoak
  • Pultsera elektrikoak
  • Polimeroak: likdo ez-newtondarra
  • Mugikorrarentzako euskarriak eta bistak
  • Makey makey
  • Poliestirenoaren birziklapena eta giltzatakoak
  • Elur artifiziala
  • Kotxe telegidatua
  • Kultibo hidroponikoa
  • Ur-suziriak
  • Bakterioetatik energia lortzen
  • Antibiotiko naturalak benetan eraginkorrak dira?

Zientzia Azoka honen helburu nagusia da Elgoibarko umeek zientziaren eta teknologiaren arloan lantzen dituzten proiektuak herriari erakustea; baita ere, zientziarekin, teknologiarekin eta berrikuntzarekin lotutako balioak sustatzea eta gizartearen kultura zientifikoa handitzea. Zientzia Azoka honen bidez, bizipen zientifikoak eskaini nahi dizkiegu Elgoibarko umeei eta
gazteei, hezkuntza zientifikoan sakondu.

Hemen eguneko kronikaren bideoa

2023-2024 ikasturtean ere jarraipena izango du Bizilabek, eta hemen izena emateko formularioa.

   

 

          

 

    

Eusko Jaurlaritza
Danobatgroup_2021
Alcorta Forging Group
Etxetar
Berkoa