2022/02/15

Elgoibarko saltokiek bat egin dute Elhuyarrek eta Elgoibarko Udalak antolatutako Otsailaren 11 erakusleihoak ekimenarekin

Otsailaren 11tik 25era Elgoibarko 16 saltokik emakume ikertzaile baten omenez apainduko dute beren erakusleihoa. Ekimen hau gazteek zientzia- eta teknologia-ekintzak egiteko Bizilabek antolatzen duen aisialdi-eskaintzaren baitan dago.
Elgoibarko saltokiek bat egin dute Elhuyarrek eta Elgoibarko Udalak antolatutako Otsailaren 11 erakusleihoak ekimenarekin

Elgoibarko Udalak eta Elhuyarrek, Egur arte eskolarekin elkarlanean, “Otsailaren 11 erakusleihoak” egitasmoa jarri dute martxan herriko 16 dendatan, emakumeek zientziaren eta teknologiaren arloan egin duten lana ezagutarazteko. Bizilabe gazteentzako zientzia- eta teknologia-ekintzak egiteko aisialdi-eskaintzaren barruan kokatzen da ekimen hau eta, guztira, Bilbo, Elgoibar, Donostia eta Tolosaldeko 98 saltokik hartuko dute parte.

Otsailaren 11n ospatu den Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunarekin batera, erakusleihoak apaindu dituzte Elgoibarko 16 saltokik. Establezimendu bakoitzari emakume zientzialari bat eskaini zaio, zientzialari horri buruzko ilustrazioekin eta informazioarekin batera. Guztira 12 emakume omenduko dira. Dendariek, gero, egokitu zaien zientzialariaren ikerketa-lanean inspiratuta apainduko dute erakusleihoa. Hala, beraz, emakume zientzialarien bizitzaren eta lanaren dibulgatzaile bihurtuko dira dendariak, eta  emakumeek zientziari egin dioten ekarpena ikusarazten lagunduko dute.

Emakume ikertzaile horien ilustrazioak Bizilaberen webgunean eskegi dira, beren lanari buruzko informazioarekin batera; informazio horretan, ikertzaileen bizitza, ibilbidea eta aurkikuntzak biltzen dira. 

Hemen emakumeei buruzko datuak eta kartela deskargatzeko aukera.

Hauek dira “Otsailaren 11 erakusleihoak” ekimenean parte hartuko duten saltokiak

  • Farmazabal
  • MGS Aseguruak
  • Casa Astigarraga GYS Sport
  • Cristina García. Estetika eta Terapia Naturalak
  • Nalai Oinetakoak
  • Karkizano
  • Eizaguirre Okindegia
  • Pitxintxu Opari-denda
  • Iriondo Kirolak 1
  • Iriondo Kirolak 2
  • Ecenarro
  • Ortosarasketa
  • Colchonería Lagunak
  • Agurtzane Ileapandegia
  • Olaia Martínez Estetika Zentroa
  • Biok Dekorazioa S.L

Hemen ekimenean parte hartu duten saltokien zerrenda eta informazioa eta horren inguruan sortutako bideoa.

 

 

Herriko agintariak bisitan izan dira apaindutako saltoki horietan, eta Ane Beitia alkateak nabarmendu duenez, ekimen honen aberastasun nagusienetako bat elkarlana dela: “Bizi dugun egoeran egonda ere herriko eragile, talde, komertzio eta gazteen lanak eta elkarlanak balio ikaragarria du. Bereziki eskertu nahi dut merkatariak ekimen honetan izaten ari diren presentzia eta kemena, eta, bidenabar, azpimarratu nahi dut saltokietako gizon eta emakumeak egoerari erantzuteko egiten ari diren lan etengabea eta berritzailea. Azken finean, ekimenaren helburua hori da: herriko emakumeek egiten duten lana balioestea eta ikusaraztea. Are gehiago zientziaren alorrean. Zientziak ere eraikiko du gure etorkizuna, eta Elgoibarren badugu hazi hori. Ezagutu eta balioa eman nahi dugu”.

Ekimen hau Bizilaberen barruan kokatzen da, hau da gazteentzako jarduera zientifiko eta teknologikoak egiteko aisialdi-jardueren eskaintzaren barruan.

Erakunde antolatzaileak: Elhuyar eta Elgoibarko Udala

Laguntzaileak: Eusko Jaurlaritza, Danobat Group, Etxetar, Alcorta Forging Group, Makina Erremintaren Museoa, IMH eta Meka

Eusko Jaurlaritza
Danobatgroup_2021
Alcorta Forging Group
Etxetar
Berkoa