2024/10/23

Elgoibarko Bizilaberen 2024-2025 ikasturtea martxan da

Urrian ekin diete saioei 10-16 urte bitarteko 36 gaztek, Elgoibarko IMH Institutuan.
Elgoibarko Bizilaberen 2024-2025 ikasturtea martxan da

Elgoibarko 10-16 urte bitarteko 36 gaztek (16 neska eta 20 mutil) abiatu dute Bizilaberen 2024-2025 ikasturtea.

6. ikasturtea da aurtengoa. 2019az geroztik, Bizilaberen helburua gazteen artean esperientzia zientifikoak eta teknologikoak sustatzea da, eta hori komunitatearen parte-hartzearekin lantzen du.

Helburu hori lortzeko asmoz, “Izan ikertzaile eta asmatzaile” izeneko programan, asteazken eta ostegunetan, Elgoibarok IMH Insitutuan, gazteak zientzia- eta teknologia-jardueretan murgilduko dira gai horietan adituak diren emakumeen gidaritzapean. Jolas eta esperimentuen bidez eduki desberdinak barneratuko dituzte eta zientzia- eta teknologia-proiektuak garatuko dituzte.

Horrez gain, harreman-bizipen ugari izango dituzte ikasturtean zehar. Ikertzaile profesionalen bisitak jaso eta Elgoibarko enpresak bisitatuko dituzte. Honela,  zientzia- eta teknologian lan egiten duten profesionalak eta inguruneko errealitate zientifikoa eta teknologikoa ezagutuko dituzte. Ildo beretik, udaberriko “Parekoen Topaketa” ekimenean, ideiak elkar-trukatuko dituzte profesionalekin. Otsailaren 11, Neska eta Emakume Zientzialarien Nazioarteko Eguna ere ospatuko dute. Gainera, herriko Zientzia Azokan eta Elhuyar Zientzia Azokan parte hartzeko aukera izango dute. Bertan, ikasturtean garatutako zientzia- eta teknologia-proiektuak jendaurrean aurkeztuko dituzte.

Izena emateko aukera zabalik

Bizilabe saioetako ordutegia kontsultatzeko eta izen-emateko, egin klik esteka honetan: 'Izan ikertzaile asmatzaile' ikasturteko tailerra Elgoibarko Bizilaben

 

Eusko Jaurlaritza
Danobatgroup_2021
Alcorta Forging Group
Etxetar
Berkoa