2023/03/02

Elgoibarko saltokiek bat egin dute “Otsailaren 11 erakusleihoak” ekimenarekin

Otsaileko Emakume eta Neska Zientzialariaren Nazioarteko eguna ospatzeko, eta martxoko emakumearen egunarekin bat eginaz, bi ekintza egingo dira Elgoibarren martxoaren 1etik 19ra.
Elgoibarko saltokiek bat egin dute “Otsailaren 11 erakusleihoak” ekimenarekin

Elgoibarko Udalak eta Elhuyarrek “Otsailaren 11 erakusleihoak” egitasmoa jarri dute martxan herriko 17 dendatan, emakumeek zientziaren eta teknologiaren arloan egiten duten lana ezagutarazteko. Bizilabe gazteentzako zientzia- eta teknologia-ekintzak egiteko aisialdi-eskaintzaren barruan kokatzen da ekimen hau eta, guztira, Bilbo, Abanto-Zierbena, Barakaldo, Mungia, Elgoibar, Deba, Beasain eta Donostiako 218 saltokik hartu dute parte. Udalerri guztietan buruta da ekintza (hemen saltoki parte-hartzaileen argazkiak), eta Elgoibarkoarekin emango zaio amaiera.

Otsailaren 11n ospatu den Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunarekin bat eginez, erakusleihoak apaindu dituzte Elgoibarko 17 saltokik. Saltoki bakoitzari emakume zientzialari bat eskaini zaio, zientzialari horri buruzko ilustrazioekin eta informazioarekin batera. Guztira 12 emakume omenduko dira. Dendariek, egokitu zaien zientzialariaren ikerketa-lanean inspiratuta apaindu dute erakusleihoa. Hala, beraz, emakume zientzialarien bizitzaren eta lanaren dibulgatzaile bihurtuko dira dendariak, eta  emakumeek zientziari egin dioten ekarpena ikusarazten lagunduko dute. Aurten, GINKANA batean parte hartzeko aukera ere izango da. Actionbound aplikazioa jaitsiz, dendaz denda, 12 emakumeen kartelak bilatu eta bertako QRak eskaneatuta, emakumeen inguruko galderei erantzun beharko zaie.

Emakume ikertzaile horien ilustrazioak Bizilaberen webgunean eskegi dira, beren lanari buruzko informazioarekin batera; informazio horretan, ikertzaileen bizitza, ibilbidea eta aurkikuntzak biltzen dira. Aurten emakume zientzialari hauek omendu dira:

  • Mari Luz Esteban Galarza (Pedrosa de Valdeporres, Burgos, 1959). Medikua eta antropologoa
  • Maryam Mirzajani (Teherán, Iran, 1977-2017). Matematikaria
  • Estibaliz Apellaniz Ingunza (Bilbo, Bizkaia, 1954). Geologoa
  • Emma Roca Rodríguez (Bartzelona, Katalunia, 1973-2021). Biokimikaria
  • Dorcas Muthoni (Nyeri, Kenya, 1979). Ingeniari informatikoa
  • Homira May Rezai (Jaghori, Afganistan, 1993). Medikua
  • Melissa Cristina Márquez Villalobos (San Juan, Puerto Rico, 1993). Itsas biologoa
  • Amaia Arranz Otaegui (Tolosa, Gipuzkoa, 1987). Historialaria eta arkeobotanikaria
  • Sally Ride (Encino, AEB, 1952-2012). NASAko fisikaria, dibulgatzailea eta astronauta
  • Maddi Astigarraga Bergara (Deba, Gipuzkoa, 1997). Ingeniari biomedikoa eta ilustratzaile zientifikoa
  • Ainara Sangroniz Agudo (Elgeta, Gipuzkoa, 1991). Kimikaria
  • Katalin Karikó (Szeged, Hungaria, 1955). Biokimikaria

Eta saltokiei dagokionez, hauek dira “Otsailaren 11 erakusleihoak” ekimenean parte hartuko duten Elgoibarko denden zerrenda: 

  • Agurtzane Ileapandegia
  • Farmazabal
  • Astigarraga Gys Sport
  • Colchoneria Lagunak
  • Cristina Garcia. Estetika Eta Terapia Naturalak
  • Ecenarro
  • Eizaguirre Okindegia
  • Iriondo Kirolak
  • MGS Aseguruak
  • Olaia Martínez Estetika Zentroa
  • Peluquería Leire
  • Peluquería Meraki
  • Pitxintxu
  • Politxa
  • Roteta Elektrizitatea
  • Txillarre Ekodenda
  • Uzuri Optika

 

Bestalde, 'Elgoibarko 8 emakume STEMen kaleko erakusketa' ikusgai egongo da Lekueder parkean martxoaren 1etik 19ra. Hemen informazio gehiago.

 

Eusko Jaurlaritza
Danobatgroup_2021
Alcorta Forging Group
Etxetar
Berkoa