2022/07/01

Bizilabe Laudio, gazteen artean zientzia eta teknologia bultzatzeko aisialdiko ekimen berria 2022-2023 ikasturterako

2022ko urrian hasita, herriko gaztetxoek zientzia eta teknologia proiektuak egiteko aukera izango dute, STEM ikertzaile profesionalen eta hezitzaileen laguntzarekin. Ikasturtean izena emateko epea zabalik da jada.
Bizilabe Laudio, gazteen artean zientzia eta teknologia bultzatzeko aisialdiko ekimen berria 2022-2023 ikasturterako

EMAN IZENA LAUDIOKO BIZILABEN!

UDALETXEAN BERTAN!

 

2022-2023 ikasturtean, Laudioko Udalaren eta Elhuyarren eskutik, Bizilabe Laudio aisialdi-eskaintza jarraitua izango da aukeran. Herriko gaztetxoek (2011-2012an jaiotakoek) zientziarekiko eta teknologiarekiko interesa eta motibazioa, ekintzailetza eta sormena landuko dituzte han. Horretarako, astero bildu, eta esperimentuak eta proiektuak egingo dituzte, STEAM (Science, Technology, Engineering, Art and Mathematics) arloetako profesionalekin batera eta hezitzaileen laguntzarekin, gaitasunak landu eta garatzeko.

Bestalde, eskualdeko industria-sektorea sustatzeko eta teknologiaren eta teknikaren alorrean kualifikazio handiko profesionalak sortzeko apustua ere egiten du proiektuak.

Elhuyarrek 2011tik martxan duen gazteentzako ikerketa-zentroen sarea da Bizilabe. Bilbon (Deusto eta Otxarkoaga), Nerbioi-Ibaizabaleko herrietan, Tolosaldean (Tolosa eta Zizurkil) eta Debabarreneko herrietan (Elgoibar eta Soraluze) du orain eskaintza, eta, esan bezala, 2022-2023 ikasturtean Laudiora iritsiko da. Bizilabe zentro berria Ugarte kaleko Gaztelekuan egongo da.

Hona hemen eskaintzaren xehetasunak:

  • Zer: Bizilaberen Izan ikertzaile eta asmatzaile ikasturteko programa
  • Non: Laudioko Gaztelekuan (Ugarte kalea, 4).
  • Noiz: urrian hasita, asteazkenetan
  • Ordutegia: 16:30-18:00
  • Adina: LH5-6 (2011-2012an jaiotakoak)
  • Prezioa: 30 € / hiruhileko
  • Izen-ematea non: udaletxean bertan
  • Izena emateko epea: irailaren 19a

Izen-ematea zabalik

Zabalik da jada Bizilabe Laudio 2022-2023 eskaintzan izena emateko epea. Guztira, 15 plaza eskainiko dira. Eskainitako plaza-kopurua gainditzen badute eskaerek, itxaron-zerrenda bat osatuko da. Bestalde, parte-hartzaileak onartzeko, irizpide hauek hartuko dira kontuan: izen-emateen hurrenkera eta genero-aniztasuna (40/60 ordezkaritza).

EMAN IZENA LAUDIOKO BIZILABEN!