2019/07/26

Arrakasta handiz ospatu da Bizilabe ginkana zientifikoa Arrigorriagako jaietan

Bizilabek Arrigorriagako kale eta plazatan kokatutako erronka zientifikoei aurre egin zien bertara hurbildutako gazte eta helduek.
Arrakasta handiz ospatu da Bizilabe ginkana zientifikoa Arrigorriagako jaietan

Uztailaren 24an, arratsaldean, herriko festetako programaren barruan ginkana zientifikoa egin zen Arrigorriako kaleetan, Juan XXIII plazatik abiatuta. Zientzia eta teknologiari buruzko galdera eta erantzunak oinarri hartuta ginkana egin zen eta, amaieran, ginkanan parte hartutako kide eta taldeek osatutako puzzlearekin lagunarteko argazkia atera zen.

Gazte eta helduek hartu zuten parte, baina, bereziki ,15-17 urteko neska eta mutilen jarduna da azpimarratzekoa.

       

Hemen argazki gehiago.

Eusko Jaurlaritza