Bizilabeko gazteek euren proiektuak erakutsi dituzte III. Elgoibarko Zientzia Azokan
Bizilabeko gazteek ikasturtean egindako proiektuak aurkeztu dizkiete Elgoibarko Zientzia Azokatik igaro diren herritarrei. Haiekin batera, herriko beste gazteek ere izan dute euren postua, Elgoibarko Ikastolan, Herri Eskolan edo institituan landutako proiektuak erakusteko. Guztira 30 postu baino gehiagotan, 220 haur eta nerabe bildu dira.
Herriko zientzia eta teknologia jarduera ezagutzeko aukera ere izan da. IMH Campus, Meka LHII, Makina Erremintaren Museoa, Danobat Group eta Somabe Soraluze Makinak Bereziak erakundeetako eta enpresetako 21 langilek ere parte hartu dute, beren berrikuntzak publikoari erakutsiz.
Horrez gain, Zientzia Azokako tailerrek arrakasta handia izan dute, 578 plazak beteta. Bertaratutakoek esperientzia zientifikoez gozatzeko aukera izan dute, programaziotik hasi eta simulazio eta erronka teknologikoetaraino.
Argazki-galeria: Bizilabeko gazteak euren proiektuak erakusten.