NI, STEM emakumea

“NI, STEAM Emakumea” erakusketa antolatu dute Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Etxebarri, Galdakao, Orozko, Ugao-Miraballes, Urduña, Zaratamo eta Zeberioko Gazteria sailek eta Elhuyarrek elkarlanean, eskualdeko gazteen artean zientzia eta teknologia bultzatzeko asmoz. Eskualdean bizi edo lan egiten duten hamaika STEM emakume dira erakusketaren protagonistak. Emakumezko erreferentziak aurkeztu nahi zaizkie gazteei, inspirazio-iturri izan ditzaten.
Eusko Jaurlaritza