2020/09/04

Elgoibarko Bizilabeko gazteak EHUren Eibarko egoitzan izan dira

Abuztuaren 31tik irailaren 4ra gauzatutako tailerraren azken egunean, ikertzaileekin harreman zuzena bizitzeko EHUren Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan izan dira gazteak
Elgoibarko Bizilabeko gazteak EHUren Eibarko egoitzan izan dira

Ana Picallo Perez ikertzaileren eskutik EHU-Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Eibarko egoitzan izan dira; laborategiak eta departamenduak ezagutu dituzte eta bertako ikertzaileekin egon eta euren lana gertutik ezagutzeko eta galderak egin eta iradokizunak jasotzeko aukera izan dute.

Bizilaben, gazteak, Ekin energiaz! tailerrean aritu dira eta unibertistatean ere alorreko bizipenak izan dituzte.

 

Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioaren eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren laguntzarekin egina (FECYT)

Babesleak:

            

Eusko Jaurlaritza
Danobatgroup_2021
Alcorta Forging Group
Etxetar
Berkoa