2019/06/19

Prototipoak egiteko tailerra gazteentzat irailean Elgoibarren

Elgoibarko Bizilabe proiektuaren barruan, irailaren 2tik 6ra 'Irudimena eskutan! Maketa eta prototipoen diseinu eta eraikuntza' tailerra izango da. Gazteek aukera izango dute maketaren eta prototipazioaren inguruan sormena garatzeko.
Prototipoak egiteko tailerra gazteentzat irailean Elgoibarren

'Irudimena eskuetan! Maketen eta prototipoen diseinua eta eraikuntza' tailerra izango da Elgoibarren 2019ko irailaren 2tik 6ra bitartean.

Tailer honetan irudikatu dugun produktu teknologikoa diseinatu eta eraikiko dugu. Horretarako prototipatzen ikasiko dugu, egun merkatuan erabiltzen diren gailu eta metodoak erabiliz. Esperimentatu, aztertu, ikertu eta asmatzeko tailerra honetan arloko profesionalen eta adituen laguntza izango dute gazteek.

  • Tokia: Makina-Erremintaren Museoa.
  • 2019ko irailaren 2tik 6ra.
  • 10:00etatik 12:00etara
  • 11 urtetik 14 urterakoak. Elgoibarkog azteentzat soilik
  • 15 € neska edo mutil bakoitzeko. Udalak haur bakoitzarentzako laguntza ekonomikoa emango du familiaren kostua txikiagoa izan dadin.
  • Plaza mugatuak 15 lagunentzat

Eman izena uztailaren 25a baino lehen.

Irailaren 28an eskualdean egingo den Debabarrenako topaketetan aurkezteko proiektuak landuko dira.

Hemen izen-emateko formularioa.

Eusko Jaurlaritza
Danobatgroup_2021
Alcorta Forging Group
Etxetar
Berkoa