2021/10/08

Hasi da 2021-2022 ikasturtea Bizilabe Elgoibarren

Astelehen eta ostegunero, zientzia- eta teknologia-jarduerak egingo dituzte 10-14 urte bitarteko gazteek. Oraindik ere badago izena emateko aukera.
Hasi da 2021-2022 ikasturtea Bizilabe Elgoibarren

Abian da Elhuyarrek Elgoibarko udalarekin batera martxan jarritako Bizilabe Elgoibarko ikasturte berria. Hirugarren urtez, Elgoibarko neska-mutilek zientzia- eta teknologia-jarduerak egingo dituzte Bizilabe Elgoibarren aisialdi-eskaintzan.

Urritik maiatzera STEAM arloko hezitzaile baten gidaritzapean arituko dira lanean. Lehenengo hiruhilekoan, denetariko zientzia- eta teknologia-jarduerak egingo dituzte, diziplina desberdinak ezagut ditzaten. Urtarriletik aurrera, berriz, proiektu bat garatuko dute taldeka, eta zenbait ikertzaile profesionalen bisita jasoko dute horretarako.

Ohiko eskaintzaz gain, urtean zehar zenbait ekimen egingo dira: Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna, asteburuetako tailerrak, Bizilabe azoka, Bizilabeko gazteen topaketa, etab.

Oraindik ere baduzu izena emateko aukera; beraz, animatu, eta eman izena FORMULARIO hau betez!

https://labur.eus/Ylzy3

 

Eusko Jaurlaritza
Danobatgroup_2021
Alcorta Forging Group
Etxetar
Berkoa