2024/03/25

Elgoibarko ikertzaileak Bizilaben egon dira

Ekimen honekin ikertzaile erreferenteak aurkeztearekin batera, herriko lan-jarduera hurbildu nahi zaie gazteei.
Elgoibarko ikertzaileak Bizilaben egon dira

Bizilabeko gazteek Elgoibarko ikertzaileen bisita jaso dute aste honetan. Emakumeak guztiak, euren lanaren berri eman diete. Euren eguneroko jarduna gertutik ezagutu dute eta sortu zaizkien zalantzak argitzeko aukera izan dute ikertzaileri galderak eginez. Gainera, ikasturtean lantzen ari diren zientzia- eta teknologia-proiektuak erakutsi dizkiete ikertzaileei eta hainbat gomendio jaso dituzte.

Ekimen honi esker, aurreiritzi eta estereotipoak hautsi eta emakume erreferente errealak hurbildu nahi zaizkie Bizilabeko gazteei. Izan ere, erreferenteak gertu izateak eragin handia du etorkizuneko ikasketak hautatzerako orduan. Era berean, Elgoibarko zientzia eta teknologia arloetako lan-jarduera gertutik ezagutzeko aukera da honakoa.

Honako ikertzaileak izan dira Bizilaben:

  • Alaitz Bastida, ingeniaria eta  IMH-ko zuzendaria da.
  • Haizea Rumayor, informatikaria da eta Idekon egiten du lan.
  • Leire Garate, Diseinu eta Produktuen garapenerako ingeniaria da eta Soraluce S Coop-en egiten du lan.
  • Miren Flaño, ingeniari mekanikoa da eta DanoBat-en egiten du lan.

 

 

 

 

Eusko Jaurlaritza
Danobatgroup_2021
Alcorta Forging Group
Etxetar
Berkoa