2024/11/05
Elgoibarko gazteek Bizilaberen mikroskopio-tailerrean parte hartu dute herriko "Jolasen Astea"-ren barruan
60 gazte inguruk loreak, hondartzako mikroplastikoak eta ordenagailuko pantailaren pixelak ikusi zituzten mikroskopio bidez.
Elgoibarko eragile ezberdinek gauzatzen dituzten jarduerak plazaratzea da. Horien artean, Bizilabek ere izan du bere tartea.
10-12 urte bitarteko 60 haur inguruk hartu dute parte tailerrean. Bizilaberen gidari Saioa Aranburuk hainbat mikroskopio eraman ditu plazara. Txandaka, objektu desberdinak ikusi dituzte mikroskopio bidez: loreak eta horien egiturak, hondarra eta bertan aurki daitezkeen mikroplastikoak, ordenagailuko pantailen pixelak, etab.
Mikroskopioaren jardueraren gisakoak eta gehiago egiteko aukera dago Bizilaben. Astero-astero biltzen dira bertan 10-16 urteko gazteak. Oraindik ere izen-ematea zabalik dago.
https://bizilabe.elhuyar.eus/eu/elgoibar/tailerrak/matrikulazioa-2024-25