2019/09/09

Amaitu da Elgoibarko iraileko Bizilabe tailerra

Irailaren 2tik 6rako Elgoibarko gazteek Bizilaberen 'Irudimena eskuetan! Maketa eta prototipoen diseinu eta eraikuntza' tailerrean hartu dute parte. Astelehenetik ostegunera prototipoak egiten aritu dira, eta, ostiralean Danobat enpresara egindako bisitarekin eman zioten amaiera.
Amaitu da Elgoibarko iraileko Bizilabe tailerra
Elgoibarren pasa den astean egindako Bizilabe tailerraren amaiera izan da Danobat enpresarako bisita hau. Astean zehar maketa eta prototipoen diseinu eta eraikuntza tailerrean parte hartu dute 10-14 urte bitarteko Elgoibarko gazteek, IMHko Aintzane Conde ikertzailearekin. Tailerrari amaiera emateko Danobat enpresan prototipoekin nola lan egiten duten bertatik bertara ikusi ahal izan dute gazteek. 2019-2020 ikasturtean abiatzear den Bizilaberen aperitiboa izan da iraileko tailer hau.

Elgoibarko Bizilabe, Udalak eta Elhuyarrek bultzatutako proiektua da, eta ikasturteko osorako programa izango da 2019ko urriaren 4tik aurrera, ostiraletan, beti ere arratsaldetan eta eskola orduz kanpo. Makina Erreminsta Museoaren egoitzan izan da eta han izango dira aurrerantzean ere saioak. Hemen ikus daiteke Elgoibarko ikasturteko Bizilabe programaren eskaintza.
 
 
Gazteek, nahi duten edo irudikatzen duten proiektu teknologikoa eraiki ahal izango dute, arloko profesionalen eta adituen laguntzarekin. Horren aurrerapen bat izan da amaitu berri den tailerra.
Eusko Jaurlaritza
Danobatgroup_2021
Alcorta Forging Group
Etxetar
Berkoa