'Zientzia bada emakumeen kontua' solasaldia Elgoibarko emakume ingeniariekin

Elgoibarko 2022ko Zientzia Azokaren baitan, zeinak kultura zientifikoa gizarteratzea duen helburu, Lilak Emakume Zientzialarien Topaketa hartuko du

  • Noiz 2022/05/19 18:00 - 20:00"
  • Non Elgoibarko Emakumeen etxea
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal
'Zientzia bada emakumeen kontua' solasaldia Elgoibarko emakume ingeniariekin

Datorren maiatzaren 19an, osteguna, Elgoibarko 2022ko Zientzia Azokaren baitan, zeinak kultura zientifikoa gizarteratzea duen helburu, Lilak Emakume Zientzialarien Topaketa hartuko du. 18:00etatik 20:00etara izango da, eta Udaleko Sustapen Ekonomikoko eta Berdintasun sailek antolatu dute. Mahai ingurua izango da topaketaren muina, non  zientzia alorrean lan egiten duten emakumeak izango diren protagonista:

  • Leire Garate. Industria diseinuko eta produktu garapeneko 
  • Ane Garmendia. Industria antolakuntzan ingeniaria
  • Nagore Ruiz de Escudero. Telekomunikazio ingeniaria, telematikan espezializatua.

Zientzian dauden estereotipoei buruz jardungo dute, hauek nola apurtu, zientzia alorrean emakumeek dituzten zailtasunen berri eman, emakume elgoibartarren esperientzia ezagutu… Mahainguruaren moderatzailea Ana Galarraga izango da, Elhuyarreko Zientzia komunikatzailea.

Mahaingurua bukatu ondoren Klownkonklusioak egingo dira Beatriz Egizabalen eskutik era ludiko batean eta umorez jantzita. Bukatzean mokadu txiki bat egongo da.

Ekimen honetan parte hartzeko izena eman behar da aurrez, maiatzaren 17a baino lehen, link honetan: https://labur.eus/ezt.

Plaza mugatuak; eman izena!

Eusko Jaurlaritza
Danobatgroup_2021
Alcorta Forging Group
Etxetar
Berkoa