Maiatzaren 21ean Elgoibarko I. Zientzia Azoka

  • Noiz 2022/05/21 11:00 - 14:00"
  • Non Lekueder
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal
Maiatzaren 21ean Elgoibarko I. Zientzia Azoka

Datorren maiatzaren 21ean, I. Zientzia Azoka ospatuko da Elgoibarren, eta herriko haurr¡ eta gazteek bizipen zientifikoak zabalduko dizkiete Elgoibarko herritarrei. 11:00etatik 14:00etara izango da azoka Lekuederren. Horrez gain, bizipen zientifikoak ere izango dira: txikitxokoa, makina errazak, robotika, programazioaren oinarrizko ezagutzak, esperimentu likatsuak tailerra, NFC teknologia, txinpartak ateratzeko eta herria sutan jartzeko esperimentuak, dinosauroen etorreraren ihes-gela eta photocall-a.

5 postu mota

  • Gazteen eta umeen proiektuak
  • Bizilaben parte hartzen duten umeen proiektuak
  • Robotikako tailerretan ikasitakoa erakutsiko dute gazteek
  • Stand profesionalak (enpresak eta Museoa)
  • Lanbide Heziketako ikastetxeen eta Unibertsitatearen parte hartzea

Informazio gehiago

Eusko Jaurlaritza
Danobatgroup_2021
Alcorta Forging Group
Etxetar
Berkoa