2019/10/22

Elgoibarko Bizilaben hasi da jada "Izan ikertzaile eta asmatzaile" ikasturteko programa teknologikoa

Zientzia eta teknologia alorreko aditu edo ikertzaileen laguntzaz, gazteek, nahi duten edo irudikatzen duten proiektu teknologikoa eraiki ahal izango dute ikasturtean zehar.
Elgoibarko Bizilaben hasi da jada "Izan ikertzaile eta asmatzaile" ikasturteko programa teknologikoa

2019-2020 ikasturtean, Bizilabe espazioa jarri du martxan Udalak Elgoibarren. Bertan herriko gazteen zientziarekiko eta teknologiarekiko interesa eta motibazioa, ekintzailetasuna eta sormena bultzatuko dira, eta horren haritik doa joan den ostiralean, urriak 4, hasitako tailerra ere: gazteek proiektu teknologikoetan aritzeko programa teknologikoa. Elgoibarko Makina Erremintaren Museoan ari dira tailerrak egiten eta ondorengo ostiraletan ere hor izango dira, 2020ko maiatza bitartean; bi taldetan banatuta arituko dira gazteak: 2008-2009an jaioak eta 2006-2007an jaioak, 17:00an edo 18:30etan hasita, hurrenez hurren.

Ikasturte osoko jarduna da hau, eta nahi izanez gero, oraindik ere izena eman daiteke bigarren taldean (2006-2007an jaioak, 18:30-20:00); lehen taldean jada ez dago lekurik.

Hemen izena emateko formularioa eta informazio gehiago.