2021/02/08
Elgoibarko saltokiak prest dira otsailaren 11rako
Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko egunaren harira, Elgoibarko 15 saltokitan 12 emakume zientzalari omenduko dituzte Bizilaberen eskutik, eta zientzialariaren ikerketan inspiratutako posterrak, eskuorriak eta aurkikuntzen laburpenak daude ikusgai. Elgoibarko Bizilabeko gazteek eginiko esperimentuak ere eskura izango dira.
Saltoki bakoitza emakume zientzialari bati eskaini zaio, eta zientzialariaren ilustrazioa eta informazioa erakusten dira bertan. Hauek dira parte hartzen ari diren saltokiak:
- Agurtzane Ileapandegia
- Karkizano
- Lagunak Koltxoidenda
- Nalai Oinetakoak
- Pitxintxu
- Farmazabal
- Ortopedia Itziar Sarasketa
- Sara Jantzi-Denda
- Casa Astigarraga
- Iriondo Kirolak
- Ene Bada
- Ecenarro Lenceria
- Doña Mercedes
- Garbiñe Estetika
- Kima Bioestetika
Hemen saltoki hauetako bakoitzari buruzko informazioa.
Ekimen honetarako sortutako baliabideak, argazkiak, esperimentuak eta gainerakoak eskura daude Bizilaberen webguneko ‘Otsailak 11 – 2021’ atalean.
Erabili eta zabaldu!