2021/02/08

Ermuko saltolkiak prest dira otsailaren 11rako

Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko egunaren harira, Ermuko 9 saltokitan emakume zientzalariak omenduko dituzte Bizilaberen eskutik, eta zientzialariaren ikerketan inspiratutako posterrak, eskuorriak eta aurkikuntzen laburpenak ikusgai izango dira. Ermuko Bizilabeko gazteek eginiko esperimentuak ere eskura izango dira.
Ermuko saltolkiak prest dira otsailaren 11rako

Saltoki bakoitza emakume zientzialari bati eskaini zaio, eta zientzialariaren ilustrazioa eta informazioa erakusten dira bertan. Hauek dira parte hartzen ari diren saltokiak:

  • Cocoliso
  • Zapatxiki
  • Itze Optika
  • Centro de Formación Akerlei
  • Estanco Solozabal
  • Bolsos Sagardui
  • Kokko
  • Cafe Panadería Buenas Migas
  • Salon de belleza Disdira

Hemen saltoki hauetako bakoitzari buruzko informazioa.

Ekimen honetarako sortutako baliabideak, argazkiak, esperimentuak eta gainerakoak eskura daude Bizilaberen webguneko ‘Otsailak 11 – 2021’ atalean.

Erabili eta zabaldu!

Eusko Jaurlaritza
Debegesa