2022/10/06

Hasi da 2022-2023 ikasturtea Bizilabe Laudion

Asteazkenero, zientzia- eta teknologia-jarduerak egingo dituzte 10-12 urte bitarteko gazteek. Oraindik ere badago izena emateko aukera. Animatu eta eman izena!
Hasi da 2022-2023 ikasturtea Bizilabe Laudion

Abian da Elhuyarrek Laudioko Udalarekin batera martxan jarritako Bizilabe zentroa. Ikasturte osoan zehar, aurten lehendabiziko aldiz, Laudioko neska-mutilek zientzia- eta teknologia-jarduerak egingo dituzte Bizilabe Laudioko Izan ikertzaile, asmatzaile aisialdi-eskaintzaren bidez.

2022ko urritik 2023ko maiatzera STEAM arloko hezitzaile baten gidaritzapean arituko dira lanean. Lehenengo hiruhilekoan, denetariko zientzia- eta teknologia-jarduerak egingo dituzte, diziplina desberdinak ezagut ditzaten. Urtarriletik aurrera, berriz, proiektuak garatuko dituzte taldeka.

Ohiko eskaintzaz gain, urtean zehar zenbait ekimen ere egingo dira: Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna, ikertzaile profesionalen bisitak eta ikasturte-amaierako erakustaldia, besteak beste.

Oraindik ere baduzu izena emateko aukera; beraz, animatu, eta eman izena udaletxean.