2026/05/28

Bizilabe Eguna, ikasturtean zehar egindako proiektuak aurkezteko egun handia

Gazteen zientzia eta teknologiako proiektuen erakusketak eman dio amaiera 2025-2026 ikasturteari
Bizilabe Eguna, ikasturtean zehar egindako proiektuak aurkezteko egun handia

Laudioko Bizilabeko gazteek ikasturtean zehar egindako zientzia eta teknologia proiektuak aurkeztu dituzte Bizilabe Egunean. Ikasturtean zehar landutako proiektuen emaitzak senitarteko eta lagunei erakusteko eta esperientziak partekatzeko aukera izan dute, Laudioko Lamuza parkeko Kasinoan egin den ikasturte bukaerako festan.

Gazteek proiektua egiteko jarraitu beharreko urratsak eta gainditu beharreko erronkak zein izan diren azaldu diete bertaratuei, zientzia eta teknologiarekiko duten interesa transmititzearekin batera.

Oihane Brauer Vega, Laudioko Bizilabeko gidariaren eskutik, zientzia-ikuskizun parte-hartzaileak eman dio itxiera ekitaldiari. Bizilabeko gazteek, Oihaneren laguntzarekin, kimikako hainbat esperimentu egin dituzte eta erreakzio kimikoen inguruko zenbait kontzeptu azaldu dizkiete bertaratutako lagun eta senitartekoei.

 

Argazki-galeria: Laudioko Bizilabe Eguna 2026

 

2025-2026 ikasturterako izen-emateak zabalik

Zabalik da jada datorren ikasturtean izena emateko epea. Honako egun eta ordutan eskainiko da Bizilabe, Laudioko Gaztegunean:

Asteazkena

  • LH 5-6: 16:30-18:00
  • DBH 1-2: 18:00-19:30

 

Eman izena Laudioko Bizilaben

ELH_RGB_CLAIM.png
Logo-Laudio-Udala-H1-Eskn-Der.png