2021/05/27

SORALUCE enpresa bisitatu dute Bizilabeko gazteek

Bizilabe ikasturteari amaiera emateko egin dute bisita.
SORALUCE enpresa bisitatu dute Bizilabeko gazteek

Urtarrilaz geroztik Soraluzeko gazteek zenbait proiektu zientifiko eta teknologiko garatu dituzte Bizilaben, eta bide horretan ikertzaile profesionalen laguntza ere izan dute.

Herriko eta eskualdeko industria ezagutzeak lan-arlo horietan lanean aritzeko gogoa pizten laguntzen du. Baita STEM profesionalak edo zientzia eta teknologian lan egiten duten profesionalak gertutik ezagutzeak ere. 

Atzoko bisitan SORALUCEko ingeniari eta ikertzaileekin egoteko aukera izan zuten 'Parekoen topaketa' gisako bat egin zen. Gazteek, taldeka ikertzaile eta ingeniariei euren proiektuak aurkeztu zizkieten, eta, alderantziz, ikertzaileek euren lanaren berri eman zieten gazteei. 

Ondoren, SORALUCE enpresako instalazioak eta makinak ezagutu zituzten bisita gidatuan. 

Urrian Bizilabe ikasturte berria abiatuko da eta izena emateko epea irekita dago. Animatu eta eman izena hemen!

Eskerrik asko SORALUCEko langileei! 

Hemen daude bisita horretako argazki guztiak