2021/02/08
Soraluzeko saltokiak prest dira otsailaren 11rako
Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko egunaren harira, Soraluzeko 6 saltokitan emakume zientzalariak omenduko dituzte Bizilaberen eskutik, eta zientzialariaren ikerketan inspiratutako posterrak, eskuorriak eta aurkikuntzen laburpenak ikusgai izango dira. Soraluzeko Bizilabeko gazteek eginiko esperimentuak ere eskura izango dira.
Saltoki bakoitza emakume zientzialari bati eskaini zaio, eta zientzialariaren ilustrazioa eta informazioa erakusten dira bertan. Hauek dira parte hartzen ari diren saltokiak:
- Mapfre
- Triskel
- Comercial Vila
- Iratxo
- MGS Aseguruak
- Mabel Ileapaindegia
Hemen saltoki horiei buruzko informazioa.
Ekimen honetarako sortutako baliabideak, argazkiak, esperimentuak eta gainerakoak eskura daude Bizilaberen webguneko ‘Otsailak 11 – 2021’ atalean.
Erabili eta zabaldu!