2021/01/14

Hasi dira Tolosaldeko gazteak Bizilabeko 2021eko tailerretan

2020-2021 ikasturteko Tolosaldeko Bizilaben, ‘Izan asmatzaile eta ikertzaile’ programako tailerrak abian dira berriz ere, Gabonetako oporren ondoren.
Hasi dira Tolosaldeko gazteak Bizilabeko 2021eko tailerretan

Eskolaz kanpoko eskaintza da hau, Tolosaldeko 10-14 urte bitarteko neska-mutilentzat. 2020-2021 ikasturtean tailerretan, zientzia eta teknologiako proiektuak egingo dituzte gazteek, STEAM (Science, Technology, Engineering, Art and Mathematics) arloetako profesionalekin eta hezitzaileen laguntzarekin, beren gaitasunak garatu eta jabekuntzan aurrera egiteko.

Tolosan ostegunetan eta Villabonan astearteetan dira saioak, 17:15etik aurrera.

Tolosako saioak Tolosaldea Lanbide Heziketa Institutuan dira, eta Villabonakoak, berriz, herriko Gaztelekun.

Horren guztiaren gidari Saioa Aranburu Etxezarreta izango da, Elhuyarreko kidea, biologoa eta STEAM Hezkuntzan aditua. Emakume zientzialari erreferentea izango da, beraz.

Oraindik ere izena emateko aukera badago; beraz, animatu eta eman izena FORMULARIO honetan!

 

Informazio gehiago

Webgunean

h.el.: bizilabe.tolosaldea@gmail.com

Telefono-zenbakia: 688 632 691