Bizilabe Abanto-Zierbena: 'Izan ikertzaile asmatzaile' ikasturteko tailerra
EMAN IZENA!
JARDUERAREN BALDINTZAK
Deskribapena: BIZILABE. Zientziak, teknologiak eta aisiak bat egiten duten erreferentziazko lekua, 10-14 urte bitarteko gazteentzat, Elhuyarrek eta Abanto-Zierbenako Udalak sustatuta.
Noiz: 2023ko urrian hasi eta 2024ko maiatzean amaituko da.
Kokapena: Abanto-Zierbenako Gaztegunean, Bizkaia plaza 3, atzekaldea.
Baldintzak: hauek dira ikasturteko programaren ezaugarri nagusiak:
PREZIOA
HIRUHILEKO ordainketa izango da, hiruhileko bakoitzaren hasieran.
- Kuota arrunta: 15 €, hiruhileko
- Familia ugaria edo guraso bakarreko familia: 10 €, hiruhileko
- Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta: 4 €, hiruhileko
--> Kuota horiek % 90ean diruz lagunduta daude, eta deskontua aplikatuta dago prezioan.
--> Kuota-murriztapeneko kasuan, familia ugariaren, guraso bakarraren edo DBE-ren agiria izena ematen dutenean aurkeztu beharko dute helbide honetan (bizilabe-abanto@elhuyar.eus); bestela, kuota arrunta kobratu egingo da.
--> Kuota Elhuyarrek kobratuko du, izena emateko formularioan eman duten kontu-korrontearen zenbakian.
--> Itzulketak: aurkezpen-gutunean gurasoei mezu bat erantsiko zaie baja emateko epeak eta ordainketak zehaztuz. Ikasturteko ‘Izan asmatzaile eta ikertzaile’ programan baja eman nahi izanez gero, gurasoek zehaztutako datak baino lehenago jakinarazi beharko dute; bestela, hurrengo hiruhilekoaren kuota kobratu egingo da.
IZEN-EMATEAK ETA LEKU-KOPURUA
- Tailerretarako tokiak esleitzeko, izen-ematearen ordenari jarraituko zaio, baina genero-aniztasuna bermatuko da (40/60 ordezkaritza).
- Tokiak beteko balira, itxaron-zerrenda sortuko da. Talde horiek osatzen ditugunean, harremanetan jarriko gara, egoeraren berri emateko.
- Ikasturtean zehar baja bat egoten bada, proportzio horiek (generoa) kontuan hartuko dira itxaron-zerrenda baldin badago, % 40tik ez jaisteko.