2026/05/27

Bizilabe Eguna, ikasturtean zehar egindako proiektuak aurkezteko egun handia

Gazteen zientzia eta teknologiako proiektuen erakusketak eman dio amaiera 2025-2026 ikasturteari.
Bizilabe Eguna, ikasturtean zehar egindako proiektuak aurkezteko egun handia

Abanto Zierbenako Bizilabeko gazteek ikasturtean zehar egindako zientzia eta teknologia proiektuak aurkeztu dituzte Bizilabe Egunean. Ikasturtean zehar landutako proiektuen emaitzak senitarteko eta lagunei erakusteko eta esperientziak partekatzeko aukera izan dute, Meatzaldeko Ekoetxean egin den ikasturte bukaerako festan.

 

Ekitaldiaren helburu nagusia izan da ikasturtean egin dutena bertaratuei aurkeztea eta egindako lana balioan jartzea. Aurtengo edizioan, gazteek Robotika, Programazioa eta Mikrobiologiareki lotutako proiektuak aurkeztu dituzte. Gazteek proiektua egiteko jarraitu beharreko urratsak eta gainditu beharreko erronkak zein izan diren azaldu diete bertaratuei, zientzia eta teknologiarekiko duten interesa transmititzearekin batera.

Iraia Fernadez Acarregui Abanto-Zierbenako Bizilabeko gidariaren eskutik, zientzia-ikuskizun parte-hartzaileak eman dio itxiera ekitaldiari. Bizilabeko gazteek, Iraiaren laguntzarekin, kimikako hainbat esperimentu egin dituzte eta erreakzio kimikoen inguruko zenbait kontzeptu azaldu dizkiete bertaratutako lagun eta senitartekoei.

Argazki-galeria: Abanto-Zierbenako Bizilabe Eguna 2026

 

2025-2026 ikasturterako izen-emateak zabalik

Zabalik da jada datorren ikasturtean izena emateko epea. Honako egun eta ordutan eskainiko da Bizilabe, Abanto-Zierbenako Gaztegunean (Bizkaia plaza 3, atzekaldea):

Astelehena

  • LH 5-6: 17:00-18:30
  • DBH 1-2: 15:30-17:00

Eman izena Abanto-Zierbenako Bizilaben

ELH_RGB_CLAIM.png
0f2dedc4-0c97-468f-9093-47a5a2340620.png