2023/03/21

Abanto-Zierbenako Bizilabeko gazteek herriko Lancor 2000 S.Coop bisitatu dute

Lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailako gazteak, neskak eta mutilak, herriko Lancor kooperatibara egin dute bisita joan den martxoaren 20an.
Abanto-Zierbenako Bizilabeko gazteek herriko Lancor 2000 S.Coop bisitatu dute

Lancor 2000 S.Coop Abanto-Zierbenako kooperatiba bat da; igogailuak eta haize-errotentzako motoreak diseinatu eta fabrikatzen dituzte. Bizilabeko gazteek igogailuen diseinu-faseak eta ekoizpen-kateak ikusi dituzte (motoreak pausuz pausu zelan egiten diren eta lantegian dauden jarduera desberdinak).

Bisitara Bizilabeko begiralearekin (Alazne) joan dira eta kooperatibako Eider Iturrate ingeniariren eta bertako Jose Luis Femia langilearen gidaritza izan dute.  STEM arloetan dagoen emakumeen presentziaren inguruan ere hausnartu dute elkarrekin. Bukatzeko, gazteek, Bizilaben lantzen ari diren proiektuen berri eman diete.

Asko ikasita egin dute buelta guztiek!

Eusko Jaurlaritza