Abanto-Zierbenako Bizilaberen 2024-2025 ikasturtea martxan da

10-12 urte bitarteko gazteek abiatu dute Bizilaberen 2024-2025 ikasturtea. Herriko Gallartako Gaztegunean biltzen dira astelehenero.
Hirugarren urtea da aurtengoa. Bizilaberen helburua gazteen artean esperientzia zientifikoak eta teknologikoak sustatzea da, eta hori komunitatearen parte-hartzearekin lantzen du.
Helburu hori lortzeko asmoz, “Izan ikertzaile eta asmatzaile” izeneko programan, gazteak zientzia- eta teknologia-jardueretan murgilduko dira gai horietan adituak diren emakumeen gidaritzapean. Jolas eta esperimentuen bidez eduki desberdinak barneratuko dituzte eta zientzia- eta teknologia-proiektuak garatuko dituzte.
Izena emateko aukera zabalik
Bizilabe saioetako ordutegia kontsultatzeko eta izen-emateko, egin klik esteka honetan: 2024-2025 ikasturteko zientzia-programa Abanto-Zierbenako Bizilaben