2022/12/20

Abanto-Zierbenako gazteek ikertzailearen bisita izan dute Bizilaben

Abanto-Zierbenako gazteek ikertzailearen bisita izan dute Bizilaben

Abanto-Zierbenako Bizilabeko gazteek ikertzailearen bisita izan dute abenduaren 19an, urteko azken hiruhilekoari amaiera emateko. Emakume ikertzaileak gidatuta saio berezia izan dute Bizilaberen egoitzan; kristalizazioa, beroa eta hotza sortu eta gel porotsuen sintesia gaien inguruan esperimentuak eta probak egin dituzte. Sandra Mena ikertzaileak gidatuta, Bizilabeko LH5 eta 6ko gazteek hartu dute parte saio horretan.

Azken hiruhilekoari amaiera emateko saioan gustura ibili dira gazteak eta ikertzailea. Datorren urtean, urtarrilean, hasiko dira berriz Bizilabeko ohiko saioak.

   

Eusko Jaurlaritza