2023/10/03

Hasi dira Bizilabeko saioak herriko gazteentzat

Urriaren 2an, astelehena, Abanto-Zierbenako gazteek Bizilabeko egoitzan elkartu dira 'Izan ikertzaile asmatzaile' programan parte hartzeko
Hasi dira Bizilabeko saioak herriko gazteentzat

2023ko urrian hasi eta 2024ko maiatzaren amaiera bitartean, astelehenetan, izango dira saioak. Gazteak bi taldetan banatuta arituko dira; alde batetik, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako gazteak, eta, bestetik, DBHko 1. eta 2. mailako gazteak. Zientziak, teknologiak eta aisiak bat egiten duten erreferentziazko eremua da Bizilabe.

Oraindik ere bada lekuren bat, parte hartu nahi izanez gero. Hemen ezaugarriak eta izena emateko formularioa.

Animatu eta hartu parte zuk ere!

Eusko Jaurlaritza